XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.4. 954/93 Foru Aginduko 1.4. puntuaren arabera, batera aztertuko da proposatutako industrialdeko, Muxikako industrialde mugakideko eta udalerri horretako S.A.P.U.I.-1 Vista Alegre Industri-Sektoreko sarbideetarako konponbidea.

1.5. 954/93 Foru Aginduko 1.6. puntuaren arabera, industri pabilioi bat eta instalazioak okupatuz hainbatetan Muxikako udalerrian kokatuta dagoen industria bati dagokion lursaila industrialde gisa sailkatuko da, Muxikako udalerriarekin batera berrausnartu ahal izango delarik.

1.6. 954/93 Foru Aginduko 1.7. puntuaren arabera, bertako mugetatik hurbil kokatutako eremuko lurren sailkapena eta titulartasuna eta, baita, aurrikusitako bidetasunaren titulartasuna ere argituko dira.

Era berean, grafikoz jasoko da pribatizazio-gai den industri-lursaila.

1.7. Lurzoruari buruzko Legeko Testu Bategineko 72,3.1.e artikuluan ezarritakoaren arabera, eremuaren urbanizaziorako aurrikusitako sestrak jarri beharko dira.

2a. Gernika-Lumoko udalak aurreko puntuan seinalatutako alderdiak zuzendu eta agiria berriro jendaurrean eduki ostean Aldarazpenaren testu bategina Foru Sail honi bidaliko dio behin betiko onartu izan dadin.

Adierazi den epearen barruan, BHI-122/93-P05-A espedientea Bilbaoko Rekalde zumarkaleko 30.eko 5 eta 6. solairuko bulegoetan egongo da ageriko, azter dadin.

Bilbon, 1994.eko urriaren 24an.-Hirigintzako foru diputatua. Pedro Hernández González